Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Asten zehar pentsatzen igandea iristeko, baina zein zorte txarra ta zein ezusteko dirurik gabe nago ta ezer ersoteko, zebait egin beharko auxe konpontzeko, zerbait egin beharko auxe konpontzeko. Imanol Urteaga Bertso honekin irabazi nuen nik bertsO lehiaketa.

Euskal presoak etxera

iup — 2009-01-30 GTM 1 @ 13:31

Barruan daudenak

inoiz ez al dira aterako

ihes eginda daudenak

nahi ditugu etxerako

esandakoak esanda

ez da geldituko txarto

sufritu dugunarekin

sufritu dugula nahiko

pazientzia ez dut uste

dagoenik betirako

gazteriaren indarra

denen indarra delako

Imanol-koen ahotan

ez da egirik faltako

gure ideiak musikan

uztu nahi ditugulako

kritika literarioa

iup — 2009-01-26 GTM 1 @ 11:20

Gezurrak janez argaldu Irakurri dudanez, ikusi izan dut, nola hitz akaberekin jolasten duen ondoren, errimak sortzeko. Gainera errimak sortzeaz gain, baita ere gai bat ateratzen du testuan; argaltzearen gaia hain zuzen ere. Testuan ulertzen da, nola gezurrak esanez argaldu egiten da; hau da zure gorputzari sinestaraziz lodia zaudela eta egiatan argala zaude, jateko zerbait eskaintzen dizutenean beteta zaudela sinestarazi egiten diezu baina zeuk badakizu gose ikaragarria daukazula … eta beste zenbait gauzen gezurrengatik argaldu egite duzu. Ondoren ere testuan aipatzen du modari buruzko zertxobait, ba adibidez, gaur egun, argala egotea da moda, lehen aldiz gure aitona - amonen garaietan, lodia zen moda. Testuak esan nahi duena da, azkenean zeuk maneiatu dituzun bulimia, anorexia eta abar, zure look-a aldatu dute zeuk nahi zenuen bezala, baina gaixotasun horiek ez dizkizute begiak irekitzen baizik eta itxi egiten dizkizute eta oso argal zaudenean, oraindik pentsatzen duzu lodia zaudela eta zure gorputza apurtzen doa pixkanaka. Testua asko gustatu zait eta oso gai ona erabili du.Imanol Urteaga.

Mehatxuek ilundutako bizitza

iup — 2009-01-18 GTM 1 @ 23:21

Mehatxuek ilundutako bizitzaNik, hasteko, gai hau aukeratu dut, telebistan eta zenbait komunikabideetan entzundako gai bat delako.Telebistan asko entzun izan dut emakumeenganako babes telesail askotan, emakumezkoek jasotzen dituzten mehatxuen ondorioz beraien bizitza guztiz suntsituta gelditu dela.Gauza hauek egiten dituzten pertsona “xelebreak”, gehienetan, emakumearengandik banandutakoak edo tratu txarrak jasotzen dituztenak dira. Hau da, emakumearengandik banantzean eta mehatxuak jasotzen dituztenetan, normalen , emakumeak banandu nahi izan duelako da eta beraz gizona ez dago batere ados horrelako iritziarekin. Beraz, emakumea berarekin buelta dadin, mehatxuak egiten hasten dira, bai mezuen bidez edo bai gutunen bidez, ezin dutelako beraiengana asko hurbildu. Tratu txarrak jasotzen dituztenen mehatxuak berriz, horiek, aurrez aurre esaten baitute emakumea gehiago beldurtu dadin.Ondoren, baita entzun izan dugu bai irratian eta telebistan nola Euskal Herriko jende ugari E.T.A. -ren zenbait mehatxu jasotzen dituztela eta bizitza osoa egon behar izan dutela bizkartzainarekin eta horrek nola ez, diru kopuru bat kostatzen du.Geroago, oraingo denboraldian asko entzuten hari garen eskolako umeren arteko mehatxuak ere nabariak dira ondoren bizitza oker bat eramateko. Entzun izan dugunez gero, kasu hauek nolabait sarituak izaten dira diru kopuru handi bat emanez, baina nire ustez horrek ez du denboraldi batean pasa dituzun gaiztakeri horiek konpontzen. Normalean eskola inguruan gertatzen diren mehatxuak, bromazko mehatxuak izan ohi dira, baina beti egoten da gelan gehien banantzen duten pertsona bat. Pertsona horrek ahoa irekitzen duen unean gelako beste jendea isiltzeko agintzen diote mehatxuen bidez eta azkenean pertsona horrek haurtzaro gogorra gelditzen zaio bere barnean.Ezagutu izan dut nire inguruan ibili zen lagun baten arazoa mehatxuengatik. Ni udarako kanpaldi batean nengoela ezagutu nuen pertsona hau. Nire kanpamenduko lehen adiskidea izan zen eta ondoren hoberena bihurtu zen. Hain beste adiskidetu ginen, berak niri gauza asko kontatu zizkidala bere bizitzari buruz eta halako batean kontatu zidan, zergatik zegoen kanpamendu honetan. Berari beti baztertu izan zioten eskolan,  eta depresioan erori zen. Beraz medikuak esan zion kanpamendu batera joateko, adiskide gehiago egin ahal izateko eta halaxe egin zuen.Nire gai honi buruzko esaldia, hau da: “Ez ezazue egin zuei gustatzen ez zaizkizuen gauzak beste pertsona bati”.Imanol Urteaga

El Jonan y el Txori

iup — 2008-12-05 GTM 1 @ 17:56

x-travel

iup — 2008-11-29 GTM 1 @ 10:42

Olatu erraldoia

iup — 2008-11-29 GTM 1 @ 10:40

Koxka

iup — 2008-11-27 GTM 1 @ 16:47

Marrazoaren erasoa

iup — 2008-11-27 GTM 1 @ 16:37

Zer kolpea!!!!!!!

iup — 2008-11-26 GTM 1 @ 23:43

Clio

iup — 2008-11-23 GTM 1 @ 17:03
Gaztelera hizkuntza ikasi baino lehen, nahiago det nik ibili euskara mintztzen. Euskara dugulako gure herriko senide eta gaztelera berriz gure herriko aparte. Imanol Urteaga Hau nere biotzetik ateratako olerkia dik.