Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Asten zehar pentsatzen igandea iristeko, baina zein zorte txarra ta zein ezusteko dirurik gabe nago ta ezer ersoteko, zebait egin beharko auxe konpontzeko, zerbait egin beharko auxe konpontzeko. Imanol Urteaga Bertso honekin irabazi nuen nik bertsO lehiaketa.

EUSKO GUDARIAK

iup — 2008-10-03 GTM 1 @ 15:06

Rally-sprint Gabiri

iup — 2008-10-02 GTM 1 @ 16:02

Sekulako kolpeak

iup — 2008-10-02 GTM 1 @ 16:00

IRITZI ARTIKULOA

iup — 2008-09-27 GTM 1 @ 11:23 Tagak:

Bat bateko heriotza kirolariengan.Beno, heriotza mota hauek oso mingarriak izan ohi dira hil denaren barnekoengan, bat-bateko heriotza delako. Ona hemen heriotza mota hauetako adibide oso argia; Antonio Puertarena. Gazte hau futbolean jokatzen ari zela, bere burmuina gelditu egin zitzaion eta bere organismo guztiak funtzio gabe gelditu ziren.Era honetan hiltzen den jende asko droga edo medikamendu-enbat hartzen ari delakoan gertatzen da eta istripu mota hauek gertatu daitezke.Gaur egun dauden aurrerapen teknologikoei esker zenbait kirolarien bizitza biziarazi dituzte eta hau ere medikuei esker izaten da. Hiltzen direnen familiartekoak askotan errua medikuei botatzen diete; berandu erantzun diotelako beraien lanari, ez diotelako garrantzi gehiegirik eman egoerari, egoera kontrolatuta zutela pentsatzeagatik …  baino nire ustez ori ez da horrela. Medikuei ordaindu egiten diete beraien lana egiteagatik eta gainera kirolari hauei mediku profesionalak aztertzen dituzte eta badakite noiz ekin lanarekin eta noiz ez. Baina senitartekoak egoera gertatu ondoren oso urduri jarri ohi dira eta errua alboan dutenen eta gaixo dagoenari sendatzen dionarena izan ohi da. Egoera hauek saihesteko psikologo profesionalak jartzen dizkiete familiartekoei ez daitezen urduri jarri baina psikologoak batzuetan profesionalak izan arren egoera eskuetatik alde egiten zaie eta zailagoa jartzen zaie lana.Kirolari hauei beraien lanean esfortzua egiteagatik eta zenbait konposatu toxiko kontsumitzean beraien gorputzean gertatzen den nahasketaren ondorioz gertatzen zaie       bat-bateko heriotza. Nik beti pentsatu izan dut heriotza mota hauek beste zenbait heriotza bezain garrantzitsuak direla eta agian zeure herrian ezagutzen zenuen norbait hil da eta egun berean kirolari ospetsu bat baita ere hil da eta orduan konturatzen gara ez dela guztiz normala horrelako berriak telebistan botatzea. Nik errespetatu egiten dut kirolari ospetsuen eta telebistaren arteko erlazio horiek baina haiek ere pentsa zezaketen beste jende asko ere hil egiten dela geure bizitza errealean eta haienganako erreportaiarik  ez dagoela eta ulertzen dut ere ezin dela hiltzen den bakoitzari buruzko erreportaiarik egin baina kirolari ospetsuei buruzko berri horiek murriztu egin beharko zirela uste dut. Imanol Urteaga

KRITIKA LITERARIOA

iup — 2008-09-27 GTM 1 @ 11:20 Tagak:

KRITIKA LITERARIOA

Nik euskal gatazkei buruzko ipuin edo Pololoak izeneko liburuaren zatia irakurri dut eta egia esan asko gustatu zait idazten duen era ori. Adibidez hitz asko lekeitiarrek hitz egiten duten bezala bukatzen ditu( politte, handie, katxondue…. ) eta ori esaten zaio gure kultura berritzearenganako adimena. Gero ere konturatu naiz askotan gazteriak gaur egun erabiltzen dituen hitzak idazten dituela (zipayoooooooooooo…) eta gustuko dut tipo honek duen burmuin trastornatu hura.Beno nik irakurri dudan zatian, Xabi izeneko tipo bat da protagonista. Xabi honek umea eduki du gustatzen ez zaion neskato batekin eta ospitalean dagoela sekulakoak egiten dizkio ume gaixoari, adibidez txapela jarri eta ori jaio berria dela … Beno kontua Xabik ez duela gustuko neska hau eta berari gustatzen zaizkion neska motak borrokazaleak dira (HB- KOAK). Azkenean gogoratzen da bere azkeneko manifestazioan trenbidean zegoela, ertzainarekin eduki zuen aurkaketa, eta ertzainek kliskatzen hasi zirenean eta hauek harrikadak botatzen hasi ziren trenbidean zeudela.Patxi Galego, idazlea, denboran atzeratuta gelditu EZ den jende balio-garritsu hauetakoa da eta hona hemen bere bizitzari buruzko aurkitu dudan informazioa.Patxi Gallego Palacios (Errenteria, Gipuzkoa, 1973ko apirilaren 10a - ) komikigile gipuzkoarra da.Arte ederrak ikasi zituen Leioan. Komiki-tirak egin izan ditu aldizkarietarako, tartean "Lau Haizetara"rako.2004an ekin zion "Xabinaitor" super-heroiaren inguruko umore trilogiari ("Pololoak"), helduentzako euskarazko komikien historian mugarri izan dena. Imanol Urteaga Marco

Gaztelera hizkuntza ikasi baino lehen, nahiago det nik ibili euskara mintztzen. Euskara dugulako gure herriko senide eta gaztelera berriz gure herriko aparte. Imanol Urteaga Hau nere biotzetik ateratako olerkia dik.