Trafalgarko batailan hil zen zientzialaria (IRITZI ARTIKULUA)
Ordu batzuk gizartea ikasten eman ondoren iritzi artikuluari ekin nion. Gainetik begiratu nituen jakin ezinik zein aukeratu.Bat-batean “Trafalgar” izena ezaguna egin zitzaidan. Izan ere , ordu bat lehenago, XIX. mendeari buruzko ikasgaian azaldu zen hitz berdina. Frantzia- Espainiaren eta Ingalaterraren arteko borrokaren izena zuela banekien eta bataila honek Espainiarako izan zituen ondorioak ere bai. Baina ez nekien Euskal marinelen batek hor pate hartu zuenik eta horregatik artikulua irakurtzeari ekin nion.Mutrikorra zen marinel hura eta ez zen edozein marinela. Artikuluak dioenez gurasoek garai hartako ez ohizko heziketa on bat eman zioten: apaiztegira bidaliz, baina itsasorako grinak hamabi urterekin itsasoratzeko bultzatu zuen. Bere ikasketek eta bidaiek itsas mundua aztertzeko aukera eman zioten eta aurrerapen zientifiko ugari eskaini ahal zituen.Almirante kargutzat bukatu zen bere bizitza Trafalgar izeneko bataila horretan eta Espainiako ontzi batean.Aspaldi ikasi nuen nonbait beste Euskal marinelari buruz: Juan Sebastian El Cano. Honen jaioterria gertuago izanda edo, Getaria hain zuzen ere, oso ezaguna nuen.Ezin dut ahaztu, hamar- hamaika urte nuelarik, herri horretan ikusi nuen “desenbarkuaren” antzerkia. Behar bada horregatik gogoratzen dut zehatz mehatz gizon honen abentura. El Canok Munduari buelta eman zion eta nola itzuli ziren gelditu ziren azken marinelak nire barnean gelditu ziren.Euskal Herriak itsas gizon asko eman ditu:Ordiziako Urdaneta, eta gure herriko Miguel Lopez de Legazpi, hain zuzen ere. Baina Txurrukak egindako abenturari buruz ez nuen notiziarik.Artikulu honi esker Txurrukak itsas arloan, aurrerapen zientifiko ugari egin zituela ikasi egin dut: mapak, karta esferikoak eta Ozeano Barera heltzeko beste bide bat erabiltzea gomendatzen zuen.Artikuluaren arabera Trafalgar bataia horretan ez zen marinel euskaldun bakarra izan Txurruka hori, hemengo marinel asko omen zeuden han. Baina ohorea berak bakarrik jasan zuen hil ondoren.Interesgarria iruditu zait artikulu hau Espainiako Historia, era batean, Euskal Herriarekin lotuta egon dela konturatzerakoan nahiz eta bukaera onik ez izan. Imanol Urteaga Marco

