kritika literarioa
Gezurrak janez argaldu Irakurri dudanez, ikusi izan dut, nola hitz akaberekin jolasten duen ondoren, errimak sortzeko. Gainera errimak sortzeaz gain, baita ere gai bat ateratzen du testuan; argaltzearen gaia hain zuzen ere. Testuan ulertzen da, nola gezurrak esanez argaldu egiten da; hau da zure gorputzari sinestaraziz lodia zaudela eta egiatan argala zaude, jateko zerbait eskaintzen dizutenean beteta zaudela sinestarazi egiten diezu baina zeuk badakizu gose ikaragarria daukazula … eta beste zenbait gauzen gezurrengatik argaldu egite duzu. Ondoren ere testuan aipatzen du modari buruzko zertxobait, ba adibidez, gaur egun, argala egotea da moda, lehen aldiz gure aitona - amonen garaietan, lodia zen moda. Testuak esan nahi duena da, azkenean zeuk maneiatu dituzun bulimia, anorexia eta abar, zure look-a aldatu dute zeuk nahi zenuen bezala, baina gaixotasun horiek ez dizkizute begiak irekitzen baizik eta itxi egiten dizkizute eta oso argal zaudenean, oraindik pentsatzen duzu lodia zaudela eta zure gorputza apurtzen doa pixkanaka. Testua asko gustatu zait eta oso gai ona erabili du.Imanol Urteaga.

